Pibatutasun politika - Datu pertsonalen babesa
1. Sarrera
Datu Pertsonalak Babesteko araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten diegu posta elektronikoz emandako datu pertsonalak, webguneko inprimakia batez emandakoak, eremu pribatutik emandakoak nahiz webgunean dagoen beste bitartekoren batez emandakoak EUSKAL KULTURGINTZA SA-ren (aurrerantzean EKSA) tratamendurako sisteman sartuko direla; Tratamenduaren Arduraduna da (IFZ: A20075156), eta xedea da jasotako kontsultei eta eskariei erantzutea, zurekin kontaktatzea, eskatutako zerbitzuak kudeatzea, gure jarduerako harreman komertzialak izan eta zeregin eta interes propio legitimoak gauzatzea, eta zure interesekoak izan daitezkeen jakinarazpen komertzialak igortzea.
Zure datuak denbora mugarik gabe gordeko ditugu Pribatutasun Politika honetan datozen helburuetarako, non eta ez duzun aurkakorik adierazten. Tratamenduaren oinarri juridikoak zergatik behar diren: zuk eskatutako ondasun eta zerbitzuen transakziorako zure datuak tratatu beharragatik, Tratamenduaren Arduradunak dituen betebehar legalengatik eta Tratamenduaren Arduradunaren interes legitimoagatik.
Zure datu pertsonalak era konfidentzialean tratatuko dira. EKSA konprometitua dago erabiltzailearen datu pertsonalen pribatutasunarekin eta babesarekin, eta baliabideak erabiltzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Zure datuak Elkar Taldeko enpresei eta beste kolaboratzaile zuzen batzuei jakinarazi ahal zaizkie behar bezalako zerbitzua emateko helburuarekin.
2. Datu pertsonalak biltzea
Tratamenduaren Arduradunak zure datuak dagokion moduan jasoko ditu, zehatz-mehatz, esplizituki, zuzen eta modu legitimoan.
Erabiltzaileak libreki eta bere borondatez emango ditu bere datu pertsonalak. Tratamenduaren Arduradunak ez du eskatuko behar baino informazio gehiago; hau da, eskatutako zerbitzuak eta informazioak emateko behar duena baino ez. Webgune honen bitartez informazioa igorrita halabeharrez onartzen dira webgune honetako pribatutasun politika eta baldintza orokorrak. Erabiltzailea da erantzule bakarra emandako datuak egiazkoak eta zuzenak direla, eta horren inguruko edozein erantzukizunetatik kanpo uzten du EKSA.
Tratamenduaren Arduradunak ez du eskatzen datu pertsonalik webgunera sartzeko, bai, ordea, aurretik erregistratzea eremu pribatura sartzeko. Erregistro hori segurua izan dadin eta emandako zerbitzua behar bezalakoa izan dadin erabiltzaileak datu pertsonal sail bat eman behar du. Webguneko eremu pribaturako erregistroa libreki eta norbere borondatez egiten da. EKSAk ez du eskatzen zerbitzua emateko behar dena baino informazio pertsonal gehiago.
Erabiltzaileak webgune honetan edozein eduki sartzen duela ere (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo beste material bat) adierazten eta bermatzen du hemen datozen baldintzen arabera sartu dituela. Hirugarrenen datu pertsonalik sartzen duen erabiltzaileak adierazten du haien onarpena eta baimena duela horiek argitaratzeko.
Erabiltzaileak dira erantzule, eta haiek bermatzen dute, nolanahi ere, emandako datu pertsonalak zehatzak eta egiazkoak direla eta indarrean daudela.
3. Interesdunen eskubideak
Eskubidea du sartzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, eramateko eta aurkaratzeko, orobat baimena kentzeko eta arlo horretako beste edozein eskakizun egiteko Tratamenduaren arduradunari (EKSAri) idatzita Portuetxeko 88.era (20018 Donostia) edo dblo-lopd@elkar.eus helbide elektronikora, edo 943310301 telefonora deituta.
Eskariarekin batera eskatzailearen nortasun agiriaren kopia bat atxiki beharko da (NAN edo antzekoak). Legezko ordezkari gisa eginez gero, horretaz gainera, eskatzailearen nortasun agiriaren kopia atxiki beharko da eta ordezkaritza horren egiaztagiria.
Eskaeren erantzunarekin konforme ez bazaude edo erreklamazio bat aurkezteko, jo dezakezu Datuak Babesteko agentziara (aepd.es).
4. Segurtasun neurriak
EKSAk bere datu tratamenduetan segurtasuna bermatzeko teknikoki behar diren neurriak hartuta tratatuko ditu datu pertsonalak, aldatu, galdu edo tratatu beharrik ez izateko moduan eta baimenik ez dutenen sarbidea eragozteko moduan, kontuan hartuta teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta horien arriskua, izan giza ekintza batetik etorria eta izan bitarteko fisiko edo natural batetik etorria, datuen tratamendurako segurtasun arloan indarrean den eta aplikagarri den legediaren arabera. Dena den, erabiltzaileei jakinarazten zaie segurtasun informatikorako neurriak ez direla gaindiezinak eta gerta litezkeela legez kanpoko eta behar ez bezalako sarbideak, zeinak ez liratekeen EKSAren erantzukizunekoak izango.
5. Trafiko datuak
Webgune honen bitartez zerbitzu hobea emateko, erabiltzailearen gailuaren IP helbidea erregistra daiteke, ondoren datuak prozesatu eta besteak beste bisitatutako orri kopurua analizatzeko, orobat webgunea bisitatzen/erabiltzen dutenen jarduera eta erabilera maiztasuna.
Erabiltzaileak alde aurretik ematen du baimena bere gailuaren IPa erregistratzeko webguneari konektatuta eta nabigatzen dagoen bitartean, eta ez zaio eskatu beharko webgunean nabigatzen duen aldiro.
Aurretik aipaturiko helburuarekin, gune hau Google Analyticsek eta/edo antzeko tresnek neurtu eta aztertu dezakete, eta orrietan markak eta cookieak erabil ditzakete aztertzeko zer gertatzen den EKSA webguneko orrietan.
EKSAk eskubidea du bere pribatutasun politika aldatzeko beraren irizpideen arabera, baita aldaketa legal eta jurisprudentzialen arabera ere. Tratamenduaren Arduradunak aldaketaren bat sartzen badu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko da, eta erabiltzaileak eduki ahalko du horren berri. Nolanahi dela ere, erabiltzaileekin dagoen harremana webgunera sartzen den unean dauden arauen arabera gauzatuko da. Hori dela eta, Tratamenduaren Arduradunak gomendatzen dio pribatutasun politika hau bisitatzeko webgunera sartzen den aldiro.
Pribatutasun politika hau urratzen bada, EKSAk jazarri egingo du hori, baita webgunearen funtzionalitateak eta edukiak behar ez bezala erabiltzea ere, eta Zuzenbideari dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak erabiliko ditu.
7. Jurisdikzioa
Aplikagarri den legeak eta eskumena duen jurisdikzioak arautuko ditu EKSAren eta erabiltzailearen harremanak. Dena den, araudiak aurreikusten badu aldeek foru baten pean jarri behar dutela, EKSA eta erabiltzailea, beste edozein foruri espreski uko eginez, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien pean geldituko dira.
Pribatutasun Politika hau urratzen bada, EKSAk jazarri egingo du hori, baita webgunearen edukiak behar ez bezala erabiltzea ere, eta Zuzenbideari dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak erabiliko ditu.
Nor garen
ACL, almacén central de librería, Elkar Taldean integraturik dagoen enpresa izanik, liburuaren balio kate osoan dago presente. Hor ditu editorialak (Euskal Herriko argitaletxe talde handiena osatzen dutenak), banaketa jeneralista eta esklusibista eta hemezortzi liburudendako sare propioa eskualdeko herririk garrantzitsuenetan. Guztiek ere Liburudenden Kalitatezko Zigilua dute, Kultura Ministerioak 2017. urtean emanda. Ahaztu gabe online salmenta, dela atari propioaren bitartez, dela dropshipping zerbitzua emanez eta dela reseller posizioetan.
ACLren egoitza nagusia Adunan dago, Donostiatik 10 kilometrora. Hor, 15.000 metro koadroko biltegia du, silo robotizatuarekin; 10.000 palet sartzen dira eta stocka kudeatzeko eta liburuak, papergintzakoak eta heziketa-jostailuak banatzeko azken teknologiak darabiltza; gainera, 24 orduan eramateko zerbitzua du penintsula osoan. Horretarako, 1.000.000 erreferentziatik gorako datu basea darabil, eta 15 lagunetik gorako telemarketin taldea, baita 25 ordzkari komertzial ere penintsula osoan banatuak, liburudendei zerbitzurik onena emateko.
ZER ESKAINTZEN DIO ACL-EK EDITOREARI?
SALMENTA SARERIK HANDIENA EDITOREAREN ZERBITZURA
ACLek editorearen eskura jartzen du Espainiako liburu salmentarako sarerik handiena. 25 teknikaritik gorako taldeari esker, merkatu osoaren estaldura zuzena eskaintzeko modua dago; salmenta kanal guztietan, Espainiako gune guztietan. Gure egitura komertziala:
- Ordezkaritzak Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Murtzian, Sevillan eta Donostian
- Zuzendari komertziala.
- Banaketako zuzendaria.
Talde komertzial espezializatua:
- A liburudendak eta kontu handiak.
- Salmenta gune txikiei esker, estatuko kapilaritaterik handiena dugu.
EKIPAMENDUA
ACLren gune logistiko berria Adunako udalerrian dago, N1 errepidearen ondoan, Donostiatik 15 kilometrora; 33.000 m² eta 15.000 m²-ko azalera duen partzela baten gainean.
- 10.000 m²-ko picking eremua 20.000 m²-ra zabal daitekeena.
- 10.000 palet ipintzeko silo automatizatua garabi pilatzailearekin.
- 115 irteeratako sorter sailkagailua
- Espedizioak ixteko automatizazioa
- Irrati frekuentzia bidezko kontrola
- Pick/Put to Light
- Pick/Put to Wall
ZERBITZU LOGISTIKOAK
Zerbitzu logistikoak editorearen beharretara egokitzen dira, eta hartzen dituzte bai operatiba logistiko guztiaren esternalizazioak eta bai produktuen, merkatuen eta merkataritza-kanalen tipologia desberdinekin erlazionatutako prozesu espezifikoak.
- Logistika integrala
- Logistika kanalen arabera: Kontu handiak / A, B, C Liburudendak / Komertzio elektronikoa
- Logistika Promozionala eta Marketina
- Esportazio logistika
- Merkataritza elektronikoaren logistika
- Dropshipping-a
- Stock-aren online kudeaketa monitorizatua
- Eramate prozesu trazabilitatedunak bai editorearentzat eta bai hartzailearentzat
INPRIMATZE ZERBITZUA
Plataforma logistikotik hur, Leitzaran inprenta integrala dago, 20 urtetik gorako eskarmentuarekin nola sektore grafikoan hala editorialean. Azpiegiturak eta baliabide teknikoak ditu modua ematen dutenak bere egoitzetan merkatuan eskaturiko produktu guztiak ekoizteko, liburuak (paper-azala, tapa gogorra, wire-o, espirala, fresaketak, eta abar), aldizkariak, katalogoak, papertegia eta gainerakoak, prozesua hasieratik bukaerara kontrolatuz.
- Inprimatzeak eskari bidez: Ale kopuru txikiak inprimatzeko moduari esker, behar den liburu kopurua inprima daiteke eta biltegiratze kostuak saihestu.
- Offset inprimatzea
- Finantzabide pertsonalizatua liburuak inprimatzeko gure banaketako editorialentzat.
Lege oharra eta erabilera baldintzak
Lege informazioa
Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa) betez, jakinarazten dizugu www.elkarbanaketa.eus Internet-domeinua Euskal Kulturgintza SArena dela (aurrerantzean, EKSA. NIF: A20075156), helbidea Portuetxeko 88.ean (20018 Donostia, Gipuzkoa / Espainia), telefonoa 943 310301, posta elektronikoa dblo-lopd@elkar.eus, Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 489. liburukian, 99. folioan, SS-6985 orrian.
EKSA (aurrerantzean "Tratamenduaren Arduraduna") sozietate bat da, besteak beste liburuen banaketa xede duena. Elkarbanaketa.eus webgunea (aurrerantzean "webgunea") EKSAren jabetzekoa da. Webgunera jo eta hura darabilen pertsona erabiltzailea da (aurrerantzean "erabiltzailea").
1. Baldintza Orokorrak
Erabiltzailea bere borondatez sartzen da webgune honetara. Wegbune hau doakoa da. Webgune honetan nabigatzen duena onartzen ari da bertako lege oharrak, baldintzak eta erabilera, baita pribatutasun politika eta cookiena ere. Erabiltzailea ez badago ados baldintza horiekin eta ez badu bere baimenik ematen, ezingo du webgune hau erabili.
Erabiltzailearen ardura esklusiboa da webgune honetan sartu eta bertako informazioa erabiltzea. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea webgunearen beraren xedeetarako erabiltzeko. Erabiltzaileak ez du legez kanpo erabiliko webgune honetan dagoen informazioa, eta ez die webgune honetako sistema informatikoei kalterik edo aldaketarik egingo.
Erabiltzaileek debekatuta dute egiazkoak ez diren edukiak sartu edo aurkeztea, faltsuak izan nahiz zehazkabeak izan, baldin EKSAri nahiz beste erabiltzaile batzuei edo hirugarrenei okertzeko bidea ematen badiete. Erabiltzailea da datu horiek aurkeztuta sortuko dituen kalteen erantzule bakarra. Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzea haien baimenik gabe, baita hirugarrenen identifikazio datuak erabiltzea ere bera ez den norbaiten edo erakunde baten izenean jarduteko.
EKSAk ahaleginik handiena egiten du webgunean argitaratzen diren edukietako hutsegiteak saihesteko, eta noiznahi aldatzeko eskumena du. EKSAk uko egiten dio espreski webgune honetako edozein hutsegiteren ardurari eta huts horretatik erator litezkeen kalteei, kausa edozein dela ere, egiazkotasun falta, zehaztasun falta edo gaurkotasun falta.
Webguneak loturak jar ditzake beste webgune batzuetara edo horietarako sarrera erraztu webgunean duen bilatzailearen bitartez. EKSAk ez du bere gain hartzen webgune horiei loturiko inolako ardurarik, ezta bilaketen emaitzenik ere; izan ere, ez du haien gaineko inongo kontrolik, ez edukien aldetik ez produktuen aldetik eta ez eskaintzen dituzten zerbitzuen aldetik. Zerbitzu horien helburua da erabiltzaileari beste informazio iturri batzuk jakinaraztea; hortaz, erabiltzaileak bere ardurapean joko du eduki horietara gune horietan ezarriak dituzten baldintzetan.
Sare sozialetara bideratzen dituzten loturak direla eta, Tratamenduaren Arduradunaren jabetzakoa edo hirugarrenen batena izanik, euren baldintza orokorren arabera arautuko dira sareok.
EKSAk ez du bere gain hartuko webgune honen edo haren edukien erabileratik suerta litekeen inolako ondoriorik edo kalterik; ezta kalte informatikorik eta birusak edo beste edozein software gaizto sartzeak sortutakorik. Tratamenduaren Arduradunak ez du bermatzen webgunean ez dagoela birusik edo beste elementu kaltegarririk, hirugarrenek sartutakorik, erabiltzaileen sistema fisikoak edo logikoak aldaraz ditzakeenik, baina eskura dituen baliabideak erabiliko ditu hori ez gertatzeko.
EKSAren eskubidea da noiznahi eta aurretik abisatu gabe edo azaldu gabe webgune honetako diseinua, egitura eta informazioa aldatzea, egoki iruditzen bazaio. Tratamenduaren Arduradunak ez ditu bere gain hartuko aldaketa horiek sor litzakeen kalteak. Dena den, eskura dituen baliabideak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horiek jakinarazteko.
2. Erregistroa
Webgune honetan sartzeko ez dago datu pertsonalik eman beharrik. Dena den, eremu pribatuan sartzeko aurretik izena emanda egon beharra dago. Erregistro hori segurua izan dadin eta emandako zerbitzua behar bezalakoa izan dadin erabiltzaileak datu pertsonal sail bat eman behar du.
Erabiltzailea obligatzen da egiazko datu zehatzak eta osoak ematera bai erregistratzeko orduan eta bai ondoko jakinarazpenetan, eta bera arduratuko da edozein aldaketa jakinarazteaz.
Webgune hau erabiltzeak berekin dakar EKSAren baldintza orokorrak, pribatutasun politika eta cookieak onartzea.
3. Sarbideko gakoen erabilera
Eremu pribatuan sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besterenezinak dira. Erregistratuta dagoen erabiltzailea obligatzen da horiek arduraz erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko. Erregistratuta dagoen erabiltzaileak ez dizkio inori eman behar bere gakoak, telefonoz, postaz edo webgune honen bitartez zein beste edozein bidetatik eskatzen badizkiote ere.
EKSAk gomendatzen du erabiltzailearen kodea eta pasahitza desberdinak izatea eta gutxienez zortzi karaktere alfanumeriko izatea. Erabiltzaileak gogoan hartu behar ditu bere gakoak eta ez ditu besteren eskurako euskarri fisiko edo informatikoetan gordeko. Sarbide gakoak aldatu egin behar dira maiztasun batekin, urtean behin gutxienez.
Garrantzitsua da erabiltzaileak bere kontua ixtea saio pribatua amaitzen duen aldiro; horrela, ziurtatuko du inork ez duela bere informazio pertsonalik eskuratuko ekipoa beste norbaitekin partekatzen badu edo toki publiko batean erabiltzen badu.
Gakoak ahaztuz gero, EKSAri jakinarazi behar zaio, eta bera arduratuko da automatikoki berritzeaz. EKSAk gomendatzen du aurrenekoz sartzean aldatzeko, eta erabil dezala norberak erraz eta baimenduta ez dagoen beste batek nekez gogoratuko duen bat.
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio EKSAri sarbide gakoen gaineko edozein gorabehera, segurtasun arrakala edo behar ez bezalako edo baimenik gabeko sarrera bat.
4. Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune honen eta haren orrien, atalen, pantailen, dakarten informazioen, itxuren eta diseinu, testu, argazki, irudi, produktu eta zerbitzuen, marken, logoen, leloen eta abarren jabetza EKSArena da, non eta ez den besterik jakinarazten.
Webgunean nabigatzeak ez du inola ere esan nahi EKSAk jabetza intelektualari eta industrialari partez edo osorik uko egiten dionik, ezta besteri uzten dionik edo lizentzia ematen dionik ere modu pertsonalean erabiltzeko. Obra hauek baimenik gabe erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea eta eraldatzea EKSAren jabetza intelektualerako eskubideen araua haustea da.
Erabiltzailea obligatzen da webgune honen jabetzari kalterik egingo dion gauzarik ez egiten. Webgune honetan datorren informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, orobat jabeen jabetza intelektualerako eta industrialerako eskubideetan kalteak sorrarazten badira, legez dagozkion ekintzak gauzatu ahlko dira, eta, hala badagokio, hortik eratortzen diren erantzukizunak hartu beharko dira.
5. Aldaketak
Baldintzok aldatu egin ditzake EKSAk egoki deritzonean, bai lege aldaketetara egokitzeko xedez eta bai beste mota bateko hobekuntzak gauzatzeko asmoz. Aldaketa horiek balekotzat joko dira webgunean argitaratzen diren unetik. EKSAk eskura dituen baliabideak erabiliko ditu webguneko erabiltzaileei egindako aldaketak jakinarazteko.
6. Jurisdikzioa
Aplikagarri den legeak eta eskumena duen jurisdikzioak arautuko ditu EKSAren eta erabiltzailearen harremanak. Dena den, araudiak aurreikusten badu aldeek foru baten pean jarri behar dutela, EKSA eta erabiltzailea, beste edozein foruri espreski uko eginez, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien pean geldituko dira.
Aurreko baldintzak urratzen badira, EKSAk jazarri egingo du hori, baita webgunearen edukiak behar ez bezala erabiltzea ere, eta Zuzenbideari dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak erabiliko ditu.
Cookie politika
Zer da cookie bat?
Cookie bat testu fitxategi bat da, web zerbitzari batek erabiltzailearen gailu batean (ordenagailua, telefonoa) prozesa dezakeena; berriz konektatzen denean, identifikatu egingo du eta/edo haren ezaugarriak identifikatu eta/edo webgunearen erabilera eta nabigazioa erraztuko du, abantailak eskainiz zerbitzu interaktiboak emateko orduan. Cookieak, besteak beste, erabiltzailearen saioa kudeatzeko erabiltzen dira (adibidez, pasahitza sartu beharreko aldi kopurua murrizteko) edo webgunearen edukiak erabiltzailearen nahietara egokitzeko (adibidez, hizkuntza). Cookieak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookieak webgunea uztean ezabatu egiten dira; cookie iraunkorrak, berriz, ordenagailuan egoten dira egun jakin bat arte.
Zein cookie mota erabiltzen ditu webgune honek?
o Cookie teknikoak:
Guk sortu eta kudeaktutakoak dira, eta aukera ematen dute webgunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko; esate baterako, hizkuntza eta bilaketa-iragazkiak.
o Analisi cookieak:
Behar bezala erabilita aukera ematen dute guk edo hirugarrenek webguneko erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta webgunea nola erabiltzen duen estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko.