Lege oharra eta erabilera baldintzak
Lege informazioa
Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa) betez, jakinarazten dizugu www.elkarbanaketa.eus Internet-domeinua Euskal Kulturgintza SArena dela (aurrerantzean, EKSA. NIF: A20075156), helbidea Portuetxeko 88.ean (20018 Donostia, Gipuzkoa / Espainia), telefonoa 943 310301, posta elektronikoa dblo-lopd@elkar.eus, Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 489. liburukian, 99. folioan, SS-6985 orrian.
EKSA (aurrerantzean "Tratamenduaren Arduraduna") sozietate bat da, besteak beste liburuen banaketa xede duena. Elkarbanaketa.eus webgunea (aurrerantzean "webgunea") EKSAren jabetzekoa da. Webgunera jo eta hura darabilen pertsona erabiltzailea da (aurrerantzean "erabiltzailea").
1. Baldintza Orokorrak
Erabiltzailea bere borondatez sartzen da webgune honetara. Wegbune hau doakoa da. Webgune honetan nabigatzen duena onartzen ari da bertako lege oharrak, baldintzak eta erabilera, baita pribatutasun politika eta cookiena ere. Erabiltzailea ez badago ados baldintza horiekin eta ez badu bere baimenik ematen, ezingo du webgune hau erabili.
Erabiltzailearen ardura esklusiboa da webgune honetan sartu eta bertako informazioa erabiltzea. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea webgunearen beraren xedeetarako erabiltzeko. Erabiltzaileak ez du legez kanpo erabiliko webgune honetan dagoen informazioa, eta ez die webgune honetako sistema informatikoei kalterik edo aldaketarik egingo.
Erabiltzaileek debekatuta dute egiazkoak ez diren edukiak sartu edo aurkeztea, faltsuak izan nahiz zehazkabeak izan, baldin EKSAri nahiz beste erabiltzaile batzuei edo hirugarrenei okertzeko bidea ematen badiete. Erabiltzailea da datu horiek aurkeztuta sortuko dituen kalteen erantzule bakarra. Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzea haien baimenik gabe, baita hirugarrenen identifikazio datuak erabiltzea ere bera ez den norbaiten edo erakunde baten izenean jarduteko.
EKSAk ahaleginik handiena egiten du webgunean argitaratzen diren edukietako hutsegiteak saihesteko, eta noiznahi aldatzeko eskumena du. EKSAk uko egiten dio espreski webgune honetako edozein hutsegiteren ardurari eta huts horretatik erator litezkeen kalteei, kausa edozein dela ere, egiazkotasun falta, zehaztasun falta edo gaurkotasun falta.
Webguneak loturak jar ditzake beste webgune batzuetara edo horietarako sarrera erraztu webgunean duen bilatzailearen bitartez. EKSAk ez du bere gain hartzen webgune horiei loturiko inolako ardurarik, ezta bilaketen emaitzenik ere; izan ere, ez du haien gaineko inongo kontrolik, ez edukien aldetik ez produktuen aldetik eta ez eskaintzen dituzten zerbitzuen aldetik. Zerbitzu horien helburua da erabiltzaileari beste informazio iturri batzuk jakinaraztea; hortaz, erabiltzaileak bere ardurapean joko du eduki horietara gune horietan ezarriak dituzten baldintzetan.
Sare sozialetara bideratzen dituzten loturak direla eta, Tratamenduaren Arduradunaren jabetzakoa edo hirugarrenen batena izanik, euren baldintza orokorren arabera arautuko dira sareok.
EKSAk ez du bere gain hartuko webgune honen edo haren edukien erabileratik suerta litekeen inolako ondoriorik edo kalterik; ezta kalte informatikorik eta birusak edo beste edozein software gaizto sartzeak sortutakorik. Tratamenduaren Arduradunak ez du bermatzen webgunean ez dagoela birusik edo beste elementu kaltegarririk, hirugarrenek sartutakorik, erabiltzaileen sistema fisikoak edo logikoak aldaraz ditzakeenik, baina eskura dituen baliabideak erabiliko ditu hori ez gertatzeko.
EKSAren eskubidea da noiznahi eta aurretik abisatu gabe edo azaldu gabe webgune honetako diseinua, egitura eta informazioa aldatzea, egoki iruditzen bazaio. Tratamenduaren Arduradunak ez ditu bere gain hartuko aldaketa horiek sor litzakeen kalteak. Dena den, eskura dituen baliabideak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horiek jakinarazteko.
2. Erregistroa
Webgune honetan sartzeko ez dago datu pertsonalik eman beharrik. Dena den, eremu pribatuan sartzeko aurretik izena emanda egon beharra dago. Erregistro hori segurua izan dadin eta emandako zerbitzua behar bezalakoa izan dadin erabiltzaileak datu pertsonal sail bat eman behar du.
Erabiltzailea obligatzen da egiazko datu zehatzak eta osoak ematera bai erregistratzeko orduan eta bai ondoko jakinarazpenetan, eta bera arduratuko da edozein aldaketa jakinarazteaz.
Webgune hau erabiltzeak berekin dakar EKSAren baldintza orokorrak, pribatutasun politika eta cookieak onartzea.
3. Sarbideko gakoen erabilera
Eremu pribatuan sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besterenezinak dira. Erregistratuta dagoen erabiltzailea obligatzen da horiek arduraz erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko. Erregistratuta dagoen erabiltzaileak ez dizkio inori eman behar bere gakoak, telefonoz, postaz edo webgune honen bitartez zein beste edozein bidetatik eskatzen badizkiote ere.
EKSAk gomendatzen du erabiltzailearen kodea eta pasahitza desberdinak izatea eta gutxienez zortzi karaktere alfanumeriko izatea. Erabiltzaileak gogoan hartu behar ditu bere gakoak eta ez ditu besteren eskurako euskarri fisiko edo informatikoetan gordeko. Sarbide gakoak aldatu egin behar dira maiztasun batekin, urtean behin gutxienez.
Garrantzitsua da erabiltzaileak bere kontua ixtea saio pribatua amaitzen duen aldiro; horrela, ziurtatuko du inork ez duela bere informazio pertsonalik eskuratuko ekipoa beste norbaitekin partekatzen badu edo toki publiko batean erabiltzen badu.
Gakoak ahaztuz gero, EKSAri jakinarazi behar zaio, eta bera arduratuko da automatikoki berritzeaz. EKSAk gomendatzen du aurrenekoz sartzean aldatzeko, eta erabil dezala norberak erraz eta baimenduta ez dagoen beste batek nekez gogoratuko duen bat.
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio EKSAri sarbide gakoen gaineko edozein gorabehera, segurtasun arrakala edo behar ez bezalako edo baimenik gabeko sarrera bat.
4. Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune honen eta haren orrien, atalen, pantailen, dakarten informazioen, itxuren eta diseinu, testu, argazki, irudi, produktu eta zerbitzuen, marken, logoen, leloen eta abarren jabetza EKSArena da, non eta ez den besterik jakinarazten.
Webgunean nabigatzeak ez du inola ere esan nahi EKSAk jabetza intelektualari eta industrialari partez edo osorik uko egiten dionik, ezta besteri uzten dionik edo lizentzia ematen dionik ere modu pertsonalean erabiltzeko. Obra hauek baimenik gabe erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea eta eraldatzea EKSAren jabetza intelektualerako eskubideen araua haustea da.
Erabiltzailea obligatzen da webgune honen jabetzari kalterik egingo dion gauzarik ez egiten. Webgune honetan datorren informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, orobat jabeen jabetza intelektualerako eta industrialerako eskubideetan kalteak sorrarazten badira, legez dagozkion ekintzak gauzatu ahlko dira, eta, hala badagokio, hortik eratortzen diren erantzukizunak hartu beharko dira.
5. Aldaketak
Baldintzok aldatu egin ditzake EKSAk egoki deritzonean, bai lege aldaketetara egokitzeko xedez eta bai beste mota bateko hobekuntzak gauzatzeko asmoz. Aldaketa horiek balekotzat joko dira webgunean argitaratzen diren unetik. EKSAk eskura dituen baliabideak erabiliko ditu webguneko erabiltzaileei egindako aldaketak jakinarazteko.
6. Jurisdikzioa
Aplikagarri den legeak eta eskumena duen jurisdikzioak arautuko ditu EKSAren eta erabiltzailearen harremanak. Dena den, araudiak aurreikusten badu aldeek foru baten pean jarri behar dutela, EKSA eta erabiltzailea, beste edozein foruri espreski uko eginez, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien pean geldituko dira.
Aurreko baldintzak urratzen badira, EKSAk jazarri egingo du hori, baita webgunearen edukiak behar ez bezala erabiltzea ere, eta Zuzenbideari dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak erabiliko ditu.