Pibatutasun politika - Datu pertsonalen babesa
1. Sarrera
Datu Pertsonalak Babesteko araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten diegu posta elektronikoz emandako datu pertsonalak, webguneko inprimakia batez emandakoak, eremu pribatutik emandakoak nahiz webgunean dagoen beste bitartekoren batez emandakoak EUSKAL KULTURGINTZA SA-ren (aurrerantzean EKSA) tratamendurako sisteman sartuko direla; Tratamenduaren Arduraduna da (IFZ: A20075156), eta xedea da jasotako kontsultei eta eskariei erantzutea, zurekin kontaktatzea, eskatutako zerbitzuak kudeatzea, gure jarduerako harreman komertzialak izan eta zeregin eta interes propio legitimoak gauzatzea, eta zure interesekoak izan daitezkeen jakinarazpen komertzialak igortzea.
Zure datuak denbora mugarik gabe gordeko ditugu Pribatutasun Politika honetan datozen helburuetarako, non eta ez duzun aurkakorik adierazten. Tratamenduaren oinarri juridikoak zergatik behar diren: zuk eskatutako ondasun eta zerbitzuen transakziorako zure datuak tratatu beharragatik, Tratamenduaren Arduradunak dituen betebehar legalengatik eta Tratamenduaren Arduradunaren interes legitimoagatik.
Zure datu pertsonalak era konfidentzialean tratatuko dira. EKSA konprometitua dago erabiltzailearen datu pertsonalen pribatutasunarekin eta babesarekin, eta baliabideak erabiltzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Zure datuak Elkar Taldeko enpresei eta beste kolaboratzaile zuzen batzuei jakinarazi ahal zaizkie behar bezalako zerbitzua emateko helburuarekin.
2. Datu pertsonalak biltzea
Tratamenduaren Arduradunak zure datuak dagokion moduan jasoko ditu, zehatz-mehatz, esplizituki, zuzen eta modu legitimoan.
Erabiltzaileak libreki eta bere borondatez emango ditu bere datu pertsonalak. Tratamenduaren Arduradunak ez du eskatuko behar baino informazio gehiago; hau da, eskatutako zerbitzuak eta informazioak emateko behar duena baino ez. Webgune honen bitartez informazioa igorrita halabeharrez onartzen dira webgune honetako pribatutasun politika eta baldintza orokorrak. Erabiltzailea da erantzule bakarra emandako datuak egiazkoak eta zuzenak direla, eta horren inguruko edozein erantzukizunetatik kanpo uzten du EKSA.
Tratamenduaren Arduradunak ez du eskatzen datu pertsonalik webgunera sartzeko, bai, ordea, aurretik erregistratzea eremu pribatura sartzeko. Erregistro hori segurua izan dadin eta emandako zerbitzua behar bezalakoa izan dadin erabiltzaileak datu pertsonal sail bat eman behar du. Webguneko eremu pribaturako erregistroa libreki eta norbere borondatez egiten da. EKSAk ez du eskatzen zerbitzua emateko behar dena baino informazio pertsonal gehiago.
Erabiltzaileak webgune honetan edozein eduki sartzen duela ere (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo beste material bat) adierazten eta bermatzen du hemen datozen baldintzen arabera sartu dituela. Hirugarrenen datu pertsonalik sartzen duen erabiltzaileak adierazten du haien onarpena eta baimena duela horiek argitaratzeko.
Erabiltzaileak dira erantzule, eta haiek bermatzen dute, nolanahi ere, emandako datu pertsonalak zehatzak eta egiazkoak direla eta indarrean daudela.
3. Interesdunen eskubideak
Eskubidea du sartzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, eramateko eta aurkaratzeko, orobat baimena kentzeko eta arlo horretako beste edozein eskakizun egiteko Tratamenduaren arduradunari (EKSAri) idatzita Portuetxeko 88.era (20018 Donostia) edo dblo-lopd@elkar.eus helbide elektronikora, edo 943310301 telefonora deituta.
Eskariarekin batera eskatzailearen nortasun agiriaren kopia bat atxiki beharko da (NAN edo antzekoak). Legezko ordezkari gisa eginez gero, horretaz gainera, eskatzailearen nortasun agiriaren kopia atxiki beharko da eta ordezkaritza horren egiaztagiria.
Eskaeren erantzunarekin konforme ez bazaude edo erreklamazio bat aurkezteko, jo dezakezu Datuak Babesteko agentziara (aepd.es).
4. Segurtasun neurriak
EKSAk bere datu tratamenduetan segurtasuna bermatzeko teknikoki behar diren neurriak hartuta tratatuko ditu datu pertsonalak, aldatu, galdu edo tratatu beharrik ez izateko moduan eta baimenik ez dutenen sarbidea eragozteko moduan, kontuan hartuta teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta horien arriskua, izan giza ekintza batetik etorria eta izan bitarteko fisiko edo natural batetik etorria, datuen tratamendurako segurtasun arloan indarrean den eta aplikagarri den legediaren arabera. Dena den, erabiltzaileei jakinarazten zaie segurtasun informatikorako neurriak ez direla gaindiezinak eta gerta litezkeela legez kanpoko eta behar ez bezalako sarbideak, zeinak ez liratekeen EKSAren erantzukizunekoak izango.
5. Trafiko datuak
Webgune honen bitartez zerbitzu hobea emateko, erabiltzailearen gailuaren IP helbidea erregistra daiteke, ondoren datuak prozesatu eta besteak beste bisitatutako orri kopurua analizatzeko, orobat webgunea bisitatzen/erabiltzen dutenen jarduera eta erabilera maiztasuna.
Erabiltzaileak alde aurretik ematen du baimena bere gailuaren IPa erregistratzeko webguneari konektatuta eta nabigatzen dagoen bitartean, eta ez zaio eskatu beharko webgunean nabigatzen duen aldiro.
Aurretik aipaturiko helburuarekin, gune hau Google Analyticsek eta/edo antzeko tresnek neurtu eta aztertu dezakete, eta orrietan markak eta cookieak erabil ditzakete aztertzeko zer gertatzen den EKSA webguneko orrietan.
EKSAk eskubidea du bere pribatutasun politika aldatzeko beraren irizpideen arabera, baita aldaketa legal eta jurisprudentzialen arabera ere. Tratamenduaren Arduradunak aldaketaren bat sartzen badu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko da, eta erabiltzaileak eduki ahalko du horren berri. Nolanahi dela ere, erabiltzaileekin dagoen harremana webgunera sartzen den unean dauden arauen arabera gauzatuko da. Hori dela eta, Tratamenduaren Arduradunak gomendatzen dio pribatutasun politika hau bisitatzeko webgunera sartzen den aldiro.
Pribatutasun politika hau urratzen bada, EKSAk jazarri egingo du hori, baita webgunearen funtzionalitateak eta edukiak behar ez bezala erabiltzea ere, eta Zuzenbideari dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak erabiliko ditu.
7. Jurisdikzioa
Aplikagarri den legeak eta eskumena duen jurisdikzioak arautuko ditu EKSAren eta erabiltzailearen harremanak. Dena den, araudiak aurreikusten badu aldeek foru baten pean jarri behar dutela, EKSA eta erabiltzailea, beste edozein foruri espreski uko eginez, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien pean geldituko dira.
Pribatutasun Politika hau urratzen bada, EKSAk jazarri egingo du hori, baita webgunearen edukiak behar ez bezala erabiltzea ere, eta Zuzenbideari dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak erabiliko ditu.