Nor garen

ACL, almacén central de librería, Elkar Taldean integraturik dagoen enpresa izanik, liburuaren balio kate osoan dago presente. Hor ditu editorialak (Euskal Herriko argitaletxe talde handiena osatzen dutenak), banaketa jeneralista eta esklusibista eta hemezortzi liburudendako sare propioa eskualdeko herririk garrantzitsuenetan. Guztiek ere Liburudenden Kalitatezko Zigilua dute, Kultura Ministerioak 2017. urtean emanda. Ahaztu gabe online salmenta, dela atari propioaren bitartez, dela dropshipping zerbitzua emanez eta dela reseller posizioetan.

ACLren egoitza nagusia Adunan dago, Donostiatik 10 kilometrora. Hor, 15.000 metro koadroko biltegia du, silo robotizatuarekin; 10.000 palet sartzen dira eta stocka kudeatzeko eta liburuak, papergintzakoak eta heziketa-jostailuak banatzeko azken teknologiak darabiltza; gainera, 24 orduan eramateko zerbitzua du penintsula osoan. Horretarako, 1.000.000 erreferentziatik gorako datu basea darabil, eta 15 lagunetik gorako telemarketin taldea, baita 25 ordzkari komertzial ere penintsula osoan banatuak, liburudendei zerbitzurik onena emateko. 
 
 
 
ZER ESKAINTZEN DIO ACL-EK EDITOREARI? 
 
SALMENTA SARERIK HANDIENA EDITOREAREN ZERBITZURA 
 
 
ACLek editorearen eskura jartzen du Espainiako liburu salmentarako sarerik handiena. 25 teknikaritik gorako taldeari esker, merkatu osoaren estaldura zuzena eskaintzeko modua dago; salmenta kanal guztietan, Espainiako gune guztietan. Gure egitura komertziala: 
 
 
 
Talde komertzial espezializatua:
 

 
EKIPAMENDUA
 

ACLren gune logistiko berria Adunako udalerrian dago, N1 errepidearen ondoan, Donostiatik 15 kilometrora; 33.000 m² eta 15.000 m²-ko azalera duen partzela baten gainean.
 

 
ZERBITZU LOGISTIKOAK
 
Zerbitzu logistikoak editorearen beharretara egokitzen dira, eta hartzen dituzte bai operatiba logistiko guztiaren esternalizazioak eta bai produktuen, merkatuen eta merkataritza-kanalen tipologia desberdinekin erlazionatutako prozesu espezifikoak.
 
 
 
INPRIMATZE ZERBITZUA
 

 Plataforma logistikotik hur, Leitzaran inprenta integrala dago, 20 urtetik gorako eskarmentuarekin nola sektore grafikoan hala editorialean. Azpiegiturak eta baliabide teknikoak ditu modua ematen dutenak bere egoitzetan merkatuan eskaturiko produktu guztiak ekoizteko, liburuak (paper-azala, tapa gogorra, wire-o, espirala, fresaketak, eta abar), aldizkariak, katalogoak, papertegia eta gainerakoak, prozesua hasieratik bukaerara kontrolatuz.